Astelehena, irailak 24

Leire Urkidi 2012ko ira. 27a, 15:55

Igandeko ekaitzaren ondorioak Maria Cristina parean (ezkerreko argazkian) eta Maria Cristina hoteleko ataria hutsik (eskuinean).

Goizeko 8:00ak dira. Ordu batzuk beranduago ohiko itxura berreskuratu du.

Sail ofizialeko gaurko filmak:
  • FOXFIRE. Laurent Cantet zuzendaria
 

1706638069549 Astelehena, irailak 24


  • El artista y la modelo. Zuzendaria: Fernando Trueba

1706638069638 Astelehena, irailak 24

Bi filmek zine aretoak bete dituzte baina orokorrean kritikarentzat espero baino gutxiago eman dute. Laurent Cantet zine zuzendari frantsesak ingelesez egindako “Foxfire”  luzea da, ia bi ordu t’erdi. Pelikula hain luzeek beldurtu egiten naute, luzea da eta minutuak kenduko nizkioke baina gustatu zait. Beste behin Cantetek genero ezbedinak lantzeko gaitasuna erakutsi du, agian ez bere lanik onena. Lasai deskribatu ditu istorioaren fase ezberdinak eta tentsioa mantentzen jakin du.
Truebaren Artista eta modeloa lana zuri-beltzez filmaturiko pelikula da. Aurten zuri-beltzezko filmen urtea dela dirudi! Edurnezurirekin batera Oscarren zerrendan dago eta biak zinemaldiko sail ofizialeko lehiaketan.  Cantetek ingelesez aurkeztu du azken lana eta Truebak, aldiz, frantsesez. Batak zein besteak kritika txarrak jaso dituzte, onak ere bai! Edo gutxienez jendearen txaloak.  Nik biak gustura ikusi ditut, saririk emango niekeen? Hori beste kontu bat da!