VENUTO AL MONDO
“Venuto al mondo” filmeak sorpresa ekarri du Donostiara: Penelope Cruz, filmeko protagonista. Urteak ziren ez zela zinemaldiara etortzen beste urte batzuetan espero izan badugu ere. Pelikulak ez ditu espektatibak bete baina aktoreak bai. Oso jator agertu da Maria Cristina hotelean bildutakoekin eta jendea liluratuta utzi du.
Gemma (Penelope Cruz) Sarajevora itzultzen da. Bertan Balkanetako gudan bizitakoa kontatzen zaigu, amodio istorio bat eta ama izatearen garrantzia, guztia gudaren testuinguruan. Gemma gaztea eta Gemma nagusiagoa, bi Penelope. Kritikak ez du ondo hartu. Gogorrenek Penelope ekartzeko aitzakiak ez duela sail ofizialeko lehiaketan egotea justifikatzen adierazi dute. Ez dut uste hainbesterako denik.
THE ATTACK
“The attack” edo Atentatua filmak sail ofizialean lehiatzen du. Israel eta Palestina arteko gatazka politikoan sartzen gaitu. Ali Suliman (argazkian agertzen den) aktoreak Israelen bizi den mediku palestinarraren papera egiten du. Bere emazteak atentatu suizida baten parte hartu zuen. Hortik tiraka, gatazkaren bi aldeak ezagutzera eman nahi zituen Ziad Doueiri zuzendariak. Helburua lortu du, film gomendagarria da.
THE LOVE SONGS OF TIEDAN
Tiedaneko maitasun abestiak pelikula txinatarrak urteak irauten dituen obsesio erromantiko bat jasotzen du eta tartean Er-ren tai izeneko abesteko forma tradizionalak gobernuaren partetik jasotzen dituen debeku eta zailtasunak. Printzipioz, sinopsia irakurrita, istorioa erakargarria egin zitzaidan baina ez zait gustatu, erritmo falta sumatu dut eta istorioa sinesgaitza egin zait. Egia da eguneko hirugarren filma izateak emaitza baldintza dezakeela!
Bihar, asteazkena, greba eguna dela eta Kursaalean soilik izango dira pelikulak, lehiaketan parte hartzen dutenak besterik ez.