Bihar, esate baterako, arraza libreko artzai txakur txapelketa jokatuko dute, eta gauean Borja Uzuriagaren omenezko dantza saioa eskainiko du Haritz Dantza Taldeak (ikus hemen: Lasturtik Aiastiara). Domekan, korrika igoera egingo dute eguerdian eta idi demak izango dira arratsaldean. Egitarau osoa ondoko irudian klik eginda ikusiko duzue.
•Aiastiako Igoera, domekan
San Migel jaien barruan, Aiastiako Igoera jokatuko da domekan. 12:00etan irtengo dira korrikalariak Kalegoen plazatik, eta Murkaikupe frontoirainoko ibilbidea osatu beharko dute korrika. Bost kilometro inguru, aldatz gora. Interesatuek lasterketa hasi aurretik eman beharko dute izena, Kalegoen plazan bertan horretarako jarrito duten mahaian. Iaz, Igon Manzisidor debarrak irabazi zuen gizonezkoetan (20:45), eta Nerea Amilibia aiarrak, emakumezkoetan (24:28). (ikus hemen: Manzisidor eta Amilibia nagusi Aiastiako maldetan)