‘Herritarren segurtasuna eta elkarbizitza hobetzeko’ neurriak indartu ditu Elgoibarko Udalak

elgoibarren.net 2012ko ira. 28a, 13:45

 
Elgoibarko Udalak, “elkarbizitza eta herritarren segurtasuna hobetu nahirik”, eta Ertzaintzarekin elkarlanean, “aspaldidanik” bi helburu horiek lortzeko ezarrita dauden neurriak "indartuko" dituela jakinarazi du, komunikabideei igorritako prentsa ohar bidez.

 


 Honako hauek dira indartu dituzten neurriak:
  1. Elgoibarko Udalak eta Ertzaintzak Kontrola areagotuko dute, adingabekoei, bai ostalaritzako establezimenduetan, bai saltokietan, alkoholik ez saltzeko.
  2. Elgoibarko Udalak ordenantza aldatuko du, eta establezimenduei zigorrak jarri ahal izango dizkie, baldin eta adingabekoei, legez kanpo, alkohola saltzen edo establezimenduen barrualdean egoten lagatzen badiete. Horiek horrela, establezimenduak aldi baterako ixteko zigorra ere ezarri ahal izango da.
  3. Polizia gehiago jarriko dira, baita zaintzarako baliabide teknikoak ere.
 Elgoibarko Udaleko ordezkariek adierazitakoaren arabera, neurri hauek ez dutela emaitza egokirik izango, harik eta herritarrak honakoaz kontzientziatzen ez badira, alegia, "ongi pasatu ahal izateko, ez zaiola elkarbizitza onari inolako kalterik egin behar”. Horiek horrela, Udalak, elgoibartar guztien laguntza izatea espero du.