‘Nafarroa arragoa!’ programa aurkeztu dute herriko hainbat eragilek elkarlanean

elgoibarren.net 2012ko ira. 28a, 14:15

Elgoibarko Izarra kultur elkarteak, Elgoibarko Udalak, Morkaiko mendi taldeak, Ongarri zineklubak eta Gazte Asanbladak Nafarroa arragoa! programa aurkeztu dute, elkarlanean. Gotzon Garate idazle eta euskaltzale elgoibartarra 2008ko urrian hil zen, eta ordutik, urria elgoibartarrentzat "berezia" izan dela azaldu du Imanol Larrañaga Elgoibarko Izarrako arduradunak, ekimena aurkezteko eman duten prentsaurrekoan. Azken urteotan hitzaldi zikloak eta antzerako ekitaldiak antolatu izan dituzte Udalak eta Elgoibarko Izarrak Gotzon Garateren heriotzaren harira, baina aurten Nafarroa hobeto ezagutzeko egitaraua osatu dute. (egitaraua dauka)


•Egitarau zabala

1706638054605 ‘Nafarroa arragoa!’ programa aurkeztu dute herriko hainbat eragilek elkarlanean

Nafarroara begira jarri dira aurten antolatzaileak, eta elgoibartarrek Nafarroa hobeto ezagutzeko egitaraua osatu dute. 500 urte bete dira Gaztelak Nafarroa konkistatu zuenetik, eta egitaraua hori aitzakia hartuta prestatu dutela azaldu du Ane Beitia Udaleko Euskara zinegotziak. Besteak beste, bi hitzaldi, zinea, txango bat, eta mendi-ibilaldi bat izango dira, Elgoibartik Nafarroara dagoen distantzia txikitzeko helburuarekin.
Hona hemen programa. Bakoitzari buruzko xehetasunak nahi izanez gero, klikatu gainean.
  • Urriak 3, eguaztena. Hitzaldia: Nafarroaren konkista, 1512-1530. Joseba Asiron . 19:00etan Kultur Etxean.
  • Urriak 10, eguaztena. Hitzaldia: Euskara Nafarroan. Kike Diez de Ultzurrun. 19:00 Kultur Etxean.
  • Urriak 18, eguena. Gartxot filma, Asisko Urmenetarekin. 21:30 Herriko Antzokian.
  • Urriak 20, zapatua. Iñaki Perurenaren etxera egunpasa; gauean bertso-kantu afari nafarra Gaztetxean. Info+
  • Azaroak 1-4. Mendi Ibilaldia Orreagatik Belaguara. Info+ Morkaiko.net-en
  Ekitaldi horietako batzuetan parte hartzeko aurrez izena eman behar da. www.elgoibarkoizarra.com helbidean dituzue horretarako argibideak.