Hazkunde
prozesuan jarraitzen du Sanlok. Klubaren aurtengo zenbakiei erreparatuz gero, federatutako 14 talde (neskenak 7 eta
mutilenak 7) osatu dituzte 2012-2013 denboraldirako, alegia, iaz baino
federatutako hiru talde gehiago. Horiez gain, Eskubaloi Eskolan hiru
talde (neskenak 2 eta mutilenak 1) osatu dituzte.
Era berean, Arriolaren berbetan, bazkide kopurua igotzea eta etapa berri honetara egokitu eta ahalik hobekien moldatzea izango dira klubaren beste erronka nagusiak. Asmo horretan, 120.000 euroko aurrekontua izango du Sanlok denboraldi honetan, iaz baino 30.000 euro gehiago.