Ewan McGregor Donostia Saria jasotzera etortzeaz gain, filma aurkeztera etorri da. Askotan galdetzen diot neure buruari zergatik betetzen diren aretoak errazago pelikula hauekin, izan ere, hauek gero ere ikusteko errazak dira, ez beste batzuk bezala. Egia da zinemaldian jatorrizko bertsioan ikusteko aukeran dagoela. Harrera bikaina izan zuten filmak eta protagonistak. Istorioa hunkigarria eta pelikula ona.
“Dias de pesca". Carlos Sorín
Fasle Kargadan / Rhino Season. Bahman Ghobadi.
Bahman Ghobadik filma asteazkenean aurkeztu bazuen ere ostegunean eman zuen prentsaurrekoa. Donostian zuzendari maitatua da Ghobadi eta gainera oraingoan Monica Bellucci aktoresaz lagunduta etorri da Donostiara.
Filmak Shael poeta kurdu-irandarraren bizitza kontatzen digu. 30 urte kartzelan igaro ondoren, bere emaztearekin (Monica Belluccirekin) elkartzen saiatuko da. Pelikula honekin poesia egiten saiatu da zuzendari kurdu-irandarra. Kritika banatu duen filma da, batzuentzat ederra beste batzuentzat aurkakoa. Esperimentu ausarta izan da baina ez ninduen guztiz bete. Hala ere, beste behin ikusi nahi dut! Zinean ikustekoa da!
∞Zinemaldiari Begirada blogeko sarrera gehiago:
- Asteartea, irailak 25
- Astelehena, irailak 24
- Igandea, irailak 23
- Sail ofizialean lehiaketa hasten da: Edurnezuri
- Zinemaldia iruditan
- Zine komertzialetik haratago…