Hypnotisören / The Hypnotist
Lasse Hallströme zuzendaria ezagun egin duten filmeen artean “Las normas de la casa de la sidra” (1999), Chocolat (2000) edo “La pesca del salmón del Yemen” (2011) aipa ditzakegu. Oraingoan Lars Keplerren best-sellerra moldatu du. Filmak komisario batek hipnotista baten laguntzaz egingo duen ikerketa kontatzen du. Hilketa bortitz bat argitu behar dute. Zine lengoaia arrunta erabiltzen du baina Suedian ondo girotuta dago eta tentsioa mantentzen du. Kritikak orokorrean ez du ondo hartu. Luzeegia bada ere gustura ikusi nuen.
Ken Loach zuzendari britainiarraren azken lanak, Angel´s Share filmak, beste behin ere, kritika onak jaso ditu. Pelikulak Canneseko azken zinema jaialdiko sail ofizialean lehiatu zuen eta baita saria lortu ere: Epaimahaiaren saria. Protagonistak bizitza aldatu nahi du, aita izan da eta iraganean egindako delituak zuzendu nahi ditu. Ez zaio erraza egingo. Horretan dabilela whiski-dastatzaile gisa ustekabeko talentua duela konturatuko da. Sinopsia irakurrita drama bat dela pentsa badezakegu ere, ez da hala eta ondo pasatzeko film bat da.
∞Zinemaldiari Begirada blogeko sarrera gehiago: