Larunbata, irailak 29

Leire Urkidi 2012ko urr. 2a, 10:32

Dustin Hoffmanen “Quartet” filmak 2012ko zinemaldia itxi du. Aurrez merezitako Donostia saria jaso du Ricardo Darín aktore argentinarraren eskutik.

 

1706638042886 Larunbata, irailak 29

Zuzendari moduan bere lehen lana aurkeztera datorren aktoreak gertutasuna erakutsi du Donostiara iritsi zenetik hurrengo bideoan ikus daitekeen bezala. Prentsarentzat eskainitako goizeko pelikularen pasearen ondoren,  kamerari eta argazkilariekin izandako argazki sesioan grabatuta dago. Zuzendaria Billy Connolly filmeko protagonistetariko batekin batera ikus dezakegu. Normalean aktoreek zuzendariek baino arrakasta gehiago izaten dute prentsarekin baina oraingoan ezberdina da.