Ertzaintzak jakitera eman duenez, emakume batek laguntza eskatu zuen atzo, 15:00ak inguruan, bere bikotekideak eraso zuela-eta. Emakumearen bizilekura bertaratu ziren ertzaintzako agenteek ezkaratzean topatu zuten ustezko erasotzailea, 22 urteko gaztea, Ertzaintzako iturriek zehaztu dutenez. Ustez, eztabaida bat izan ostean eraso zion gizonezkoak emakumeari eta heriotza mehatxuak egin zizkion. Emakumearen bertsioa “egiaztatu” ostean, ustezko erasotzailea atxilotu eta epailearen esku utzi zuten ertzainek. Emakumea anbulatoriora lagundu zuten gero, osasun azterketa egitera.
•Tratu txarrak ez dira magia utsez desagertzen
Eusko Jaurlaritzako Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak gizartea sentsibilizatzeko kanpaina berri bat jarri du martxan, gazteei zuzendua. “Tratu txarrak prebenitzeko, uste okerrak aztertu behar dira, uste horiek sortzen dituzten ideia erromantikoak identifikatzeko eta errotik kentzeko”, adierazi dute kanpainaren sustatzaileek.
Esku-jokoak izenburupean, hausnarketa egitera bultzatu nahi ditu gazteak, “zenbait jokabide, gizarteak oro har onartzen dituen arren, gorabeherak indarkeriaz bukatzeko balizko oinarri izan daitezkeelako”. (informazio osoagoa hemen) Kanpainaren berri emateko honako bideoa zabaldu dute sarean.

Lotura duten albisteak:
- ‘Herritarren segurtasuna eta elkarbizitza hobetzeko’ neurriak indartu ditu Elgoibarko Udalak (2012-09-28)
- Elkarretaratze jendetsua, emakumeen aurkako erasoak salatzeko (2012-09-25)
- Bortxaketa salaketa bat ikertzen ari da Ertzaintza (2012-09-24)