Ikastaro sorta antolatu du berdintasun sailak Emakumeentzako Jabetze Eskolaren barruan

elgoibarren.net 2012ko urr. 2a, 13:48

 
Emakumeentzako Jabetze Eskolaren barruan hainbat ikastaro antolatu ditu Elgoibarko Udaleko Berdintasun Sailak, emakumearen parte-hartze sozial eta politikoa sustatzeko. Urritik abendura arten sei ikastaro eskainiko dituzte, doakoak guztiak.


 Urriaren 6an, zapatuan, hasiko da estreinako ikastaroa: Barreterapia. Era berean, coaching ikastaroa hasiko da urriaren 9an. Azaro eta abendua bitartean, bestalde, autodefentsa, ‘hiltzen duten amodioak’, eta autoaren mekanika tailerrak emango dituzte.
 Dagoeneko, emakumeek izena eman dezakete gogokoen dituzten ikastaro eta tailerretan. Informazio gehiagorako 943 744 132 (Nora Ramon).