Errosario kaleko jai batzordeak egitarau zabala prestatu du Errosarioko Ama Birjinaren omenezko festetarako. Urtez urte errepikatzen dituzten ekintzen gain, Lagunak pilota eskolarekin elkarlanean zapaturako antolatu duten pilota jaialdia nabarmendu behar da aurten. Hasteko, pala partida izango da Kalegoen plazako frontoian. Joseba Etxeberria eta Unai Leiaristik osatuko dute bikote bat, eta Eulogio Mancebo eta Andoni Etxeberriak bestea. 11:00etan hasiko da partida, eta gomazko pilota erabiliko dute. Ondoren, 12:30ak bueltan, eskuz binakako partida izango da leku berean. Mikel Goñi oronoztarra eta Arrastoak osatutako bikoteak Txafe eta Eskuderoren kontra neurtuko ditu indarrak.
Errosarioko Amabirjinaren egunean, urriaren 7an, ezpata dantza eskainiko du Haritz dantza taldeak, laugarren urtez jarraian. Duela 500 urteko tradizioa da Haritzekoek 2009an berreskuratu zuten ezpata dantza.