Nafarroaren konkista hizpide 'Nafarroa Arragoa!' programari ekiteko

elgoibarren.net 2012ko urr. 3a, 14:26

 
Nafarroako Konkistaren 500. urteurrenaren harira, eta Nafarroa hobeto ezagutzeko helburuarekin, Nafarroa arragoa! programa prestatu dute herriko hainbat eragilek elkarlanean. Gaur, hilak 3, hasiko dira ekitaldiak Joseba Asiron historialari nafarraren (ondoko argazkian) hitzaldi batekin.

 
 


 Nafarroaren konkista, 1512-1530 izeneko hitzaldia eskainiko du Joseba Asironek Kultur Etxeko hitzaldi gelan, 19:00etatik aurrera. Arte historialari eta Nabarralde elkarteko kidea da Asiron, eta joan den irailean egin zuten Euskal Herriko Historialarien III. Biltzarraren zuzendaria ere izan da. Duela 500 urte Gaztelako Erreinuak Nafarroa konkistatu zuenekoa gogoratu eta haren ondorioak aztertu zituzten biltzarrean.
 Gaurko hitzaldia nondik nora joango den jakin nahi duzuenontzat, hona hemen Joseba Asironi ETB1-eko Arratsaldero saioan egin zioten elkarrizketa: