IMHren Ingeniaritza, Sistema Dualaren lehen Unibertsitate Gradua Espainian

elgoibarren.net 2012ko urr. 3a, 18:24

 
Elgoibarko Makina Erremintaren Museoan Prozesu eta Produktu Berrikuntzaren Ingeniaritza txandakako gradu berriaren aurkezpena egin dute, Espainiako unibertsitateen sistema dualaren estreinako esperientzia, alegia. Euskal Herriko Unibertsitateko Iñaki Goirizelaia errektorea gradu berriaren aurkezpenean izan da, gaur goizean, IMHn.



 Gaur (urriak 3) goizean Elgoibarko Makina Erremintaren Museoan, Euskal Herriko Unibertsitateko Iñaki Goirizelaia errektoreak eta Makina Erremintaren Institutuko Xabier Ortueta Presidenteak Prozesu eta Produktu Berrikuntzaren Ingeniaritza txandakako gradu berriaren aurkezpena egin dute, Espainiako sistema dualaren estreinako gradua, alegia.

 Prestakuntza sistema honek, sustatzaileek azaldu dutenaren arabera, Frantzia eta Alemania bezalako herrialdeetan "ezarpen handiko" eredua izanik, ikasleak prestakuntzan zehar ekoizpen prozesuan sartzen ditu, eta denbora errealean bereganatutako konpetentziak garatzea ahalbideratzen die, enpresen eskakizunei hobekien egokitutako prestakuntza osatuena bermatuz.
  IMHk duela hamabost urte baino gehiago abiatu zuen Txandakako Ingeniaritza programaren garapena. Programa honen arabera, ikaslea prestatu eta aldi berean enpresa batean kontratatutako lanean dihardu, enpresarekin dituen beharren arabera garapen profesionala adostuz. 2011 urtean Elgoibarko Institutua Euskal Herriko Unibertsitatera atxikitu ondoren, joan den irailean homologazioa gauzatu zen. Honela Espainiako esperientzia dualeko lehen unibertsitate ikasketa izatera iritsi da.

 Europan prestakuntza duala edo txandakakoa ohikoa da eta aitortua dago Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Italia, Belgika eta abarretako herrialdeen hezkuntza sistemetan. Abantaila garrantzitsuak dituen etorkizuneko hezkuntza eredua dela azaldu dute, beste behin ere, IMHn bildutakoaek."Profesionalak gaitzen ditu enpresen beharren araberako modu doituenean, kontratazioak dibertsifikatu eta bermatuz; ikasleei aitortutako titulu akademikoa lortzea ahalbideratzen die, eta aldi berean merkatuan baliozko eskarmentu profesionala bereganatzen dute; eta horrez gain, kalitatezko enplegu egonkorraren sorreran laguntzen du, gazteak lan merkatuan progresiboki integratuz".

1706638040315 IMHren Ingeniaritza, Sistema Dualaren lehen Unibertsitate Gradua Espainian

1706638040401 IMHren Ingeniaritza, Sistema Dualaren lehen Unibertsitate Gradua Espainian

1706638040505 IMHren Ingeniaritza, Sistema Dualaren lehen Unibertsitate Gradua Espainian

1706638040602 IMHren Ingeniaritza, Sistema Dualaren lehen Unibertsitate Gradua Espainian

 Gradu berriaren aurkezpenean honako ordezkari eta agintariek hartu dute parte: Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea; Xabier Ortueta, IMHko presidentea; Alfredo Etxeberría, Elgoibarko alkatea; Zuriñe Gomez de Balugera, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate zuzendaria; Jose Ignacio Torrecilla, Asociación Española de fabricantes de Máquina-Herramienta, Accesorios, Componentes y Herramientas-eko (AFM) presidentea; eta, Ixaka Egurbide, Txandakako Ingeniaritza Eskolaren zuzendaria.