Horretarako prestatu zuen Elgoibarko Izarrak tertuliak programa,
euskaraz bizi nahi dutenen sarea handitzeko, hain zuzen ere. ìEuskaraz
bizi nahi dugunontzat garrantzitsua da euskara ikasteko urratsa eman
dutenei euskaraz bizitzeko aukera eskaintzea. Horretarako sortu zen
Tertuliak egitasmoa duela hamaika urte”, azaldu dute elkarteko
arduradunek.
Mintzapraktika egin nahi duten bizpahiru laguneko taldeak osatuko dituzte, eta, talde bakoitzean, euskaraz mintzatzeko ohitura duen lagun bat egongo da. Astean behin, ordubetez, egingo dituzte mintzapraktika saioak. Paseoan, kafetegian, parkean edo beste hainbat modu eta lekutan. Ekintza osagarrietan parte hartzeko aukera ere izango dute, besteak beste, afariak, irteerak, kirol ekintzak edo ikasturte amaieran Mintza Egunera joatea. Doakoa da, eta urritik ekainera arteko iraupena du. Herritarrak parte hartzera animatu nahi dituzte antolatzaileek. ìAhalegin txikia, astean ordu bete edo bi ordukoa, eskatzen du eta bueltan asko ematen du”, azaldu dute.

- Informazio osoagoa: elgoibarkoizarra.com
- Bete IZENA EMATEKO FITXA (PDF) edo jo Elgoibarko Izarra Kultur Elkartearen bulegora (Ubitarte 4, behea/ 943 741 626)
- Aurreko ikasturteetako Tertulien argazkiak
Topaguneak, Euskara Elkarteen Federazioak, bultzatzen duen Mintzapraktika egitasmoaren barruan dago Elgoibarko Tertuliak. Jasone Mendizabal Topaguneko zuzendariak azaldu duenez, aurten mintzapraktikan izena emateko kanpainaren bidez "maitasun aitorpen bat" egin nahi izan du federazioak. Hala, izen-emate kanpainako bideoa ere prestatu dute. ETBko Mihiluze saioko aurkezle Ilaski Serranok eta Kike Amonarrizek hartu dute parte kanpainan, hainbat egitasmotako berbalagunekin batera. Hona emaitza: