Astebeteko epean, Elgoibarko Emakumeen Asanbladak deitu duen gisa honetako bigarren elkarretaratzea izan zen, -irailaren 25ean egin zuten bestea-. Era berean, eraso sexisten harira, Jasone Osorok Diario Vasco egunkariarentzak idatzi zuen artikulua ohiartzun zabala izaten ari da sare sozialetan.
Bestalde, Elgoibarko Udalak adierazpen publiko bat egin zuen ustezko erasoa salatzeko. Idatzi horretan emakumeen kontrako indarkeria salatu eta biktimei behar duten arreta eta babesa emateko baliabideak jartzeko konpromisoa agertu du. (irakurri osorik hemen )
Hona hemen Jasone Osorok Dirio Vasco egunkarirako idatzi zuen idatzia:
"Nik pinta ditzaket ezpainak gorriz; baina horrek ez du esan nahi inork musukatzeko direnik, nik EZ esaten badut. Nik eraman dezaket eskotedun kamiseta eta mokorrera arteko gona motza; baina horrek ez dio inori eskubiderik ematen niri eskua sartzeko, nik EZ esaten badut. Nik hitz egin dezaket tabernaren batean gizonezko batekin; irribarre batez agurtu dezaket norbait kalean, guapoa dagoela ere es an diezaioket gizon bati, baino horrek ez du esan nahi inor tentatzen ari naizenik nik egin nahi EZ dudan gauza bat egiteko. Nik musuka dezaket norbait eta igurtziak egin; berarekin joan naiteke autora, edo etxera, edo belardi batera, baina halako batean EZ esaten badut, EZ dudalako nahi da. EZ: ezezkoa, egin nahi ez dugula adierazten duen adberbioa. Hain zaila al da hori ulertzea? hain gorrak al daude mutil batzuk? Hain 'ahulak' al dira sexuaren aurrean bortxaz eraso egin behar dutela beren 'behar primarioak asetzeko'?"
Jasone Osoro (2012-09-26 Diario Vasco)