Margolari elgoibartarrak 30 bat koadro inguru jarriko ditu Kultur Etxeko erakusketa gelan, gehienak berriak, baina zaharragoak ere erakutsiko ditu. Betiko estiloari eutsi dio Nogalesek oraingoan ere, baina material eta kolore berriak erabili ditu. Lehen erabiltzen ez zituen urdin tonuak ere aurkituko ditu ikusleak. Astelehenetik zapatura egongo da zabalik erakusketa, 18:30etik 20:30era.