Duela gutxira arte Taupada antzerki taldekoek erabiltzen zuten gela zaharberritu eta egokitu du Udal Kirol Patronatuak Olaizaga kiroldegian. Kirola egiteko zoru aproposa, ispiluk eta musika-ekipoa jarri dituzte gela berrian. Dantza eta hip-hop ikastaroetako partaideak joan den irailean hasi ziren gela berria erabiltzen. Kirol eta dantza ikastaroez gain, baina, behar berezidun umeekin edo eta ezintasunen bat dutenekin terapiak egiten dituen Anateusk egitasmoko arduradunek ere erabiliko dute gune hori.
2012 urtean inbertsio berririk egiteko aukerarik ez dagoekla-eta, “irudimena landu” eta Olaizaga kiroldegiko hutsune guztiei probetxua ateratzeko ahaleginaren fruitua da kirola egiteko gune berri hori, arduradunen berbetan. Bere egunean, kiroldegiko tabernako jangela kirol ikastaroak emateko gela bihurtu zen modu bertsuan, hain zuzen ere.