'Euskara Nafarroan' izeneko hitzaldia eskainiko du Kike Diez de Ultzurrunek

elgoibarren.net 2012ko urr. 10a, 10:29

 
Nafarroa arragoa! programaren baitan, ‘Euskara Nafarroan’ izeneko hitzaldia eskainiko du, gaur (urriak 10), Kike Diaz de Ultzurrunek (Iruñea, 1962). Kultur Etxeko hitzaldi gelan izango da, 19:00etan.

 


 Joseba Asiron historialariak Nafarroako konkistaren inguruan eskaini zuen hitzaldiarekin hasi zen, joan den astean, Nafarroa arragoa!, herriko hainbat eragilek elkarlanean prestatu duten programa. Gaur Kike Diez de Ultzurrunek hartuko du hitza.
Perurenaren etxera irteera
 Nafarroa arragoa egitasmoaren barruan Peru Harrira irteera eta bertso-kantu afaria antolatu dituzte, urriaren 20rako. Eguerdiko 12:00etan irtengo dira Elgoibartik Leitzara, Iñaki Perurenaren etxea bisitatzera. 15:00ak aldera egingo dute bazkaria Perurenaren etxean bertan (norberak bere bazkaria eraman beharko du), eta arratsaldean Leitza herria ezagutuko dute. 19:00etan hartuko dute autobusa Elgoibarrera itzultzeko, eta 21:00etan bertso-kantu afaria egingo dute Gaztetxean, Uxue Alberdi eta Ander Lizarralde bertsolariekin.
Izena emateko azken epea: urriak 15
 Parte hartzeko hiru aukera daude: Peru Harrira irteerak 15 euro balio ditu; bertsokantu afariak 20 euro, eta egun osoko irteerak 30 euro. Interesatuek Elgoibarko Izarran (943 741626) eman behar dute izena, urriaren 15a baino lehen. Nafarroa arragoa herriko hainbat eragileren ekimenez osatutako egitasmoa da: Elgoibarko Izarra, udala, Morkaiko, Ongarri eta Gazte Asanblada.