Maria Arrietak irabazi zuen proban, gainera, Nerea eta Maider ahizpak, bigarren eta laugarren postuetan sailkatu ziren, hurrenez hurren. Lasterketa berean, Nerea Martinez seigarren postuan sailkatu zen. Honenbestez, erabatekoa izan zen elgoibartarren nagusitasuna. Mutilei dagokionez, Ander Armendiak bigarren egin zuen infantiletan. Era berean, Markel Zabala ere lehen postuetan sartzeko borrokan ibili zen eta laugarren postuan sailkatu zen.
Alebinen lasterketan ere nabarmendu ziren gure ordezkariak. Guztien gainetik Eider Iglesias, garaipena lortu zuen-eta. Mutiletan bigarren egin zuen Martin Hernandezek eta, Markel Sanchez (4. postua), Ander Arregi (5. postua), eta Aner Gallastegik aurreneko postuetan bukatu zuten proba.
Atletismoa praktikatzera animatu nahi ditu Mintxeta Atletismo Taldeak herriko gazteak. Probatu nahi dutenek astelehen, eguazten eta barixakuetan, 19:00etik 20:00etara, Mintxetan azaldu besterik ez dutela egin behar jakinarazi dute.