Hona hemen Mugikortasun Iraunkorraren Asterako Elgoibarko Udalak antolatu dituen ekintzen zerrenda:
Oinez:
- Oin alai: "ariketa fisikoaren onurak umeentzat" izeneko hitzaldia. Urriaren 22an, 18:30ean, Kultur Etxean.
- Ikasleak Udaltzain: LHko Elgoibarko ikasleek gaizki aparkatutako autoei isun sinbolikoak jarriko dizkiete.
- Nordic walking ikastaroa: Bastoiekin oinez ibiltzea da oinarrian nordic walking kirol modalitatea. Finlandian du jatorria. Urriaren 21erako ibilbide bat prestatuko dute kirol hori ezagutzera emateko helburuarekin. Parte hartzaileak 9:00etan irtengo dira Mintxetatik eta 12:00etarako aurreikusi dute amaiera ordua. Interesatuek Olaizaga kiroldegian eman behar dute izena, hilaren 17a baino lehen.
- Lanera bizikletan: Ideko, Danobat eta Goiti lantegietako beharginak bizikletaz joango dira lanera, astebetez elkarrekin. Kalebarren plazatik irtengo dira goizero, urriaren 15etik 19ra, 8:00etan.
- Eskolara bizikletan: DBHko hainbat ikasle bizikletan joango dira ikastetxera. Elgoibar Ikastolako ikasleak Kalegoen plazatik irtengo dira, urriaren 15etik 19ra artean, 7:50ean. Institutuko ikasleak, berriz, astelehenean, martitzenean eta eguenean, 8:45ean, eta, eguazten eta barixakuan 7:50ean.
- Emugi egitasmoko bizkleta elektrikoak probatzeko aukera: 18 urteko edota goragoko herritarrek bizikleta elektrikoak doan probatzeko aukera izango dute. Ordu erdi batean probatu ahal izango dituzte gehienez. Ordutegia: 16:00-20:30 (astean zehar), eta 10:00-14:00 (zapatuan). Bizikleta elektrikoak probatzea nahi duten interesatuek 943 747 371 edo 688 684 633 telefonoetara deitu dezakete, edo emugi@emugi.net helbidera mezu bat idatzi.
- Emugi egitasmoko ibilgailu elektrikoak probatzeko aukera: 18 urteko edota goragoko herritarrek auto elektrikoak probatzeko aukera izango dute, 30 minutuz. Ordutegia: 16:00-20:30 (astean zehar), eta 10:00-14:00 (zapatuan).
- Elgoibarko enpresei kotxe elektrikoak probatzeko aukera: Dagoeneko herriko bederatzi enpresak agertu dute autoak probatzeko interesa eta baita zenbait herritarrek ere. Ordutegia: 16:00-20:30 (astean zehar), eta 10:00-14:00 (zapatuan). Interesatuek 943 747 371 edo 688 684 633 telefonoetara deitu dezakete, edo emugi@emugi.net helbidera mezu bat idatzi.
•Bizikleta eta patineteentzako aparkalekuak
Bizikleta elektrikoentzako bi gune berri jarriko dituela aurreratu dute Udal agintariek. Ubitarten urtarrilerako eta Toletxe inguruan trenbidea gainditzeko egitekoak diren pasabidearen obrak amaitzen direnean. Elektrikoak ez diren bizikletentzako aparkalekuak ere jarriko dituztela gaineratu dute. Herriko hainbat gunetan jarriko dituzte: Musika Eskolaren ondoan, Gotzon garate udal liburutegiaren sarreran eta Usuako parkean. Gune bakoitzean sei bizikleta lagatzeko lekua egongo da. Bizikletez gainera, patineteak aparkatzeko lekuak ere jarriko dituzte, orotara hamalau.
Bizikleten erabilera sustatzeko, berriz, seinale berriak jarriko ditu Udalak. "Jendeak jakin dezan herrigunean oinezkoak, bizikletak eta ibilgailuak ibil daitezkeela", azaldu du Rikardo Garate Hirigintza zinegotziak. Ildo beretik, Pedro Migel Urruzuno kalea 20 km/h gunea izango da aurrerantzean.