•Felipe Rodriguezen deklarazioa
Fiskaltzak hilketa eta lapurreta egozten dizkie akusatuei,
eta 20 eta 29 urte bitarteko kartzela zigorrak eskatuko du eurentzat,
baita biktimaren senideei 80.000 euroko kalte ordaina ordaintzea ere.
Felipe Rodriguezek Elgoibarren zuen lokalean hil zuten ustez gizona eta bera
izan da deklaratzen lehena.
Rodriguezek hilketa beste akusatuetako bati leporatu dio, Oscar Fernandezi. Hildako laguna ez zuela ezagutzen deklaratu du Rodriguezek. Hilketa ustez bere tailerrean gertatu zen arren, berak ez zuela zer ikusirik izan azaldu du. Aitzitik, engainatuta sentitu zela aitortu du. Izan ere, tailerra zituzten arazoak konpontzeko topaleku gisa laga ziola Fernandezi azaldu du. Alabaina, aitortu egin du gorpua ezkutatzeko lanetan parte hartu zuela. Ez omen zion Ertzaintzari deitu tailerrean droga zegoelako.

•Fiskaltzaren behin betiko idatzia
Fiskaltzaren behin-behineko idatziaren arabera, 2009ko ekainaren 12an gertatu zen hilketa, Elgoibarren. Auzipetuek drogarekin zerikusia zuen negozio bat egiteko asmoa zutela sinestarazi zioten hildakoari, eta Elgoibarko enpresa batera -Pedro Muguruza etorbideko industria-nabe bat- eraman zuten. Auzipetuetako batek hildakoaren arreta bereganatzen zuen bitartean, beste batek bultza eta kolpeak eman zizkion sotora jauzi arte. Auzipetuetako bi sotora jaitsi ziren orduan, eta batek gas bonbona batekin eman zion buruan eta besteak, mailu batekin. Gizonaren gorpua garabi baten laguntzaz goiko solairura igo, furgoneta batean sartu eta Madariagako leize baten inguruan bota zuten.

Gaur hasi da hiru lagunen aurkako epaiketa, Donostiako Auzitegian. Eguenean amaituko da.
(iturria eta argazkiak: eitb.com)
(iturria eta argazkiak: eitb.com)
∞Lotura duten albisteak:
- Bi elgoibartar atxilotu dituzte Madariagan agertutako hildakoarekin zerikusia dutelakoan (2009-12-10)