Perurenaren etxea bisitatzera egingo duten irteeran izena emateko azken eguna izango da bihar

elgoibarren.net 2012ko urr. 16a, 10:57

 
Nafarroa arragoa! egitasmoaren barruan Iñaki Perurenaren etxera -Peru Harria- irteera eta bertso-kantu afaria antolatu dituzte, urriaren 20rako. Interesatuek Elgoibarko Izarran (943 741 626) eman behar dute izena, urriaren 18a baino lehen.

 
 


 Izena ematen duten lagunak datorren zapatuan (urriak 20), 12:00etan, irtengo dira Elgoibartik Leitzara, Iñaki Perurenaren etxea bisitatzera. 15:00ak aldera egingo dute bazkaria Perurenaren etxean bertan (norberak bere bazkaria eraman beharko du), eta arratsaldean Leitza herria ezagutuko dute. 19:00etan hartuko dute autobusa Elgoibarrera itzultzeko, eta 21:00etan bertso-kantu afaria egingo dute Gaztetxean, Uxue Alberdi eta Ander Lizarralde bertsolariekin. Gazte asanbladarekin elkarlanean antolatu du irteera Elgoibarko Izarrak.
•Izena emateko hiru aukera
 Parte hartzeko hiru aukera daude: Peru Harrira irteerak 15 euro balio ditu; bertsokantu afariak 20 euro, eta egun osoko irteerak 30 euro. Interesatuek Elgoibarko Izarran (943 741626) eman behar dute izena, urriaren 18a baino lehen.
 Nafarroa arragoa! herriko hainbat eragileren ekimenez osatutako egitasmoa da: Elgoibarko Izarra, Elgoibarko Udala, Morkaiko, Ongarri eta Gazte Asanblada.