Lanera eta eskolara bizikletaz

elgoibarren.net 2012ko urr. 17a, 12:59

 
Mugikortasun iraunkorraren astearen barruan antolatutako ekimenen artean, eskolako eta lanerako bidea bizikleta gainean egiten dihardute hainbat lagunek aste honetan. Izan ere, bizikletaren erabilera eta oinez ibiltzeko joerak sustatu nahi dituzte antolatzaileek. (argazkiak dauzka)

 

DBHko ikasleak eskolara bizikletaz joateko prest, 7:50ean, Kalegoen plazan.

DBHko ikasleak 7:50ean elkartu dira Kalegoen plazan eskolara bizikletaz joateko. Elgoibar Ikastolara joan dira batzuk eta Institutura besteak. Era berean, Ideko, Goiti eta Danobat lantegietako zenbait langilek ere badute lanera bizikletaz joateko ohitura, eta aste honetan, Udalaren ekimenera batuz, elkarrekin egiten dihardute lanerako bidea. Kalebarren plazan batzen dira goizero, Emugi egitasmoko bizikletak aparkatuta dauden gunean. Batzuek gainera, bizikleta elektrikoak probatu dituzte. Izan ere, Mugikortasun iraunkorraren asterako antolatutako ekintzen artean, Emugi egitasmoko bizikleta eta auto elektrikoak dohainik probatzeko aukera eman die Udalak herritarrei eta enpresei.
  • Bizikleta eta auto elektrikoak probatzeko ordutegia honakoa da: 16:00-20:30 (astean zehar), eta 10:00-14:00 (zapatuan).

1706638014926 Lanera eta eskolara bizikletaz

 

1706638015004 Lanera eta eskolara bizikletaz

1706638015087 Lanera eta eskolara bizikletaz

 

1706638015172 Lanera eta eskolara bizikletaz

  Elgoibartik Hernanira, egunero bizikletaz
  Lanera bizikletaz joaten direnen artean bada kasu aipagarri bat. Elgoibarren bizi den Gorka Zabala mendaroarrak egunero egiten du Elgoibar eta Hernani arteko bidea bizikletaz. Lanera joaterakoan trena erabiltzen du, baina lana amaitu ostean bizikleta gainean egiten du itzulerako bidea, egunero. Hotza, beroa, euria ala elurra ari badu ere ez du hutsik egiten. Hala, lanerako joan-etorrietan 8.500 kilometro egiten ditu urtean. Kisale bizikleta dendakoek Gorka Zabalari eginiko elkarrizketan aurkituko duzue informazio gehiago. 
Bizikleta eta patineteentzako aparkalekuak

1706638015274 Lanera eta eskolara bizikletaz

Bizikletaren erabilera sustatzeko eta errazteko asmoz, bizikletentzako eta patineteentzako aparkalekuak jarri ditu Elgoibarko Udalak herriko hiru lekutan: Musika Eskolaren ondoan, Gotzon Garate Udal Liburutegitik gertu eta Giza Eskubideen parkean. Seinale berriak ere jarri dituzte, "jendeak jakin dezan herrigunean oinezkoak, bizikletak eta ibilgailuak ibil daitezkeela", azaldu du Rikardo Garate Hirigintza zinegotziak. Ildo beretik, Pedro Migel Urruzuno kalea 20 km/h gunea izango da aurrerantzean.

1706638015378 Lanera eta eskolara bizikletaz

1706638015495 Lanera eta eskolara bizikletaz

Ikasleak udaltzain lanetan
  Elgoibarko LHko ikasleek gaizki aparkatuta dauden autoei isun sinbolikoak jarriko dizkiete bihar (urria 18). Herri Eskolako ikasleak 9:00etan irtengo dira isunak jartzera. Talde bat Urazandin ibiliko da eta beste bat Pedro Migel Urruzuno eta Plaza Txikiaren inguruan. Ikastolako ikasleak barixakuan irtengo dira udaltzain lanak egitera.