Joan den abuztuan, udako oporretan zeudela, bisitatu zituzten leku esanguratsuenetan bideokamera aurrean jarri eta goiko bideoan ikus dezakezuen koreografia dantzatu zuten Maialen, Ainara, Miren, Ioana eta Goranek. Eire grabatutako irudiekin 'Gautxo dubi-dubi' izeneko bideoa osatu zuten eta Bilboko Udalak antolatzen duen Bidaiari Dubi-Dubi bideo lehiaketara aurzkeztu zuten emaitza. Orain, hirugarren saria (350 euro eta diploma) lortu dutela jakin dute elgoibartarrek.
Sari-banaketa jendaurrean izango da Begoñako Udaltegian, urriaren 25ean, 19:30ean. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak jendaurrean erakutsiko ditu Epaimahaiak aukeratutako zenbait bideo “Bidaiarien Txokoa” programaren barruan.
•Bideo irabazlea
"Andeak eskus esku" izeneko bideoak irabazi du Bidaiari Dubi-Dubi lehiaketa eta "Haciendo el Indio" lanak jaso du bigarren saria.