Abenduan hasiko dituzte Toletxegain parean egingo duten pasabidea eraikitzeko lanak

elgoibarren.net 2012ko urr. 18a, 08:40

Gabriel Kurutzelaegi eta Pedro Mugurutza etorbidea, bi igogailu eta trenbidea gaindituko duen oinezkoentzako pasabide batekin batuko dituzte (ikus ondoko infograman). Lanak Obegisa enpresari esleitu dizkiote. Enpresa horrek lau hilabeteko epea izango du lanak amaitzeko eta datorren urteko martxorako erabiltzeko moduan egongo dela espero dute Elgoibarko Udaleko arduradunek.


1706638008559 Abenduan hasiko dituzte Toletxegain parean egingo duten pasabidea eraikitzeko lanak

Obra horien esleipena 430.047,16 euro gehi BEZ izango da, lizitazio prezioa baino baxuagoa, 599.775,77 euro gehi BEZ zen-eta lizitazio prezioa. Pedro Mugurutza etorbideko 17. zenbakiaren parean eraikiko dute pasabidea.
 Oinezkoentzako pasabideak Pedro Mugurutza eta Gabriel Kurutzelaegi kaleak batuko ditu. Lurrazpitik egitea aztertu zuten arren, trenbidearen gainetik erakitzearen alde egin zuten azkenean, segurtasun irizpideak kontutan hartuz. Pasabideak bi igogailu izango ditu alde banatan.
 Gabriel Kurutzelaegi kalean dauden zerbitzu eta ekipamenduak, hala nola, Ekin, Lanbide, Gaztelekua eta Ludoteka edota Elgoibarko Ikastola herrigunera gerturatuko ditu pasabide berriak, horietara joateko itzuli handi samarra eman behar baita egun.