Guztira, herritarrek proposaturiko 21 hautagaitza jaso ditu Debegesak, enpresa, kultura, kirola edota arlo soziala ordezkatzen dutenak, eta horien artean egin du aukera epaimahaiak. Gaur emango dute ezagutzera aurtengo Gure Balioak sarietako pertsona edo erakunde irabazlearen izena. Aurten, Elgoibarko udala, Inazio Bereziartua Musika Eskola, DanobatGroup eta Goratu enpresaren laguntza izan du Debegesak ekimen hau antolatzeko.