Jesus Bilbaori eman diote Gure Balioak saria

elgoibarren.net 2012ko urr. 18a, 21:09

 
Jesus Bilbao (Elgoibar, 1940) enpresa gizon elgoibartarra saritu du debegesak. Gizarte balioen arloan nabarmendu den pertsona edo entitatearen lana aitortu eta saritzen dute Gure Balioak sarietan. Beste elgoibartar batek, Gemma Agirregomezkortak, jaso zuen iaz Gure Balioak saria. Agirregomezkortaren eskutik jaso du saria Jesus Bilbaok. (ondoko argazkian)



 Elgoibarren banatu dituzte gaur (urriak 18) Gure Balioak sariak. Debabarrenako eskualdean gizarte balioen arloan nabarmendu den pertsona edo entitatearen lana aitortu eta saritzeko sortutako sariketa da hau, eta aurten, Elgoibarko udala, Inazio Bereziartua Musika Eskola, DanobatGroup eta Goratu enpresaren laguntza izan du Debegesak ekimen hau antolatzeko. Ekitaldia Inazio Bereziartua Musika Eskolan egin dute. Jesus Bilbaok hunkituta jaso du Gure Balioak saria Gemma Agirregomezkortaren eskutik

Antolatzaileak, agintariak eta sarituak elkarrekin.

Jesus Bilbaok, familiaz inguratuta jaso du Gure Balioak saria.

 

1706638006643 Jesus Bilbaori eman diote Gure Balioak saria

Jesus Bilbao 16 urterekin hasi zen lanean, Danobaten, eta 26 urterekin gerente zen jada. 60ko hamarkada amaieran eta 70eko hasieran, Euskadiko Kutxako Batzorde Errektoreko kide izan zen. 1974an, Danobat laga eta erreminta makinaren alorreko enpresari batzuekin batera, Maherholding eratu zuen, eta zuzendaritza orokorreko kide izan zen, 2005ean erretiroa hartu zuen arte. Garai horretan, Goratu enpresako Zuzendari Nagusi izan zen zortzi urtez. Gainera, Maherholding, Inverma, AFM, Acomhe, Tekniker, Fatronik, Ekor, Adegi, Adegilan eta IMHko kontseilu edota zuzendaritzatan parte hartu zuen. Era berean, Elgoibar Ikastolako presidente ere izan zen, eta gaur egun Fasys eta Anateusk proiektuetan dabil lanean.
 
∞Lotura duten albisteak:

*Argazkiak: debegesa.com