Ibai Lagun egitasmoaren barruan, zapatuan, Elgoibarren Deba ibaia garbitzeko egitekoa zen auzolana bertan behera lagatzea erabaki du Debegesak, Euskalmetek euri zaparrada mardulak iragarri dituela-eta. Ibaia garbitzeko ekimena beste egun batera pasatuko da baina oraindik zehazteke dago data. Hitzordua finkatu bezain pronto emango dute jakitera antolatzaileek (Elgoibarko Udalak, Debegesa Garapen Agentziak, Morkaiko Mendizale Elkarteak eta Gazte Asanbladak, Uraren Euskal Agentziaren laguntzarekin).
•Inma Mugertza eta Antton Alberdiren hitzaldia
Deba ibaia garbitzeko jardueraren harira, Inma Mugertza geologoak eta Antton Alberdi biologoak Deba ibaiari buruzko hitzaldia eskaini zuten, joan den eguaztenean, Kultur Etxean. Deba ibaiaren ingurumen balioaz jardun zuten bi elgoibartarrek.
- Irakurri Alberdiri eta Mugertzari eginiko elkarrizketa, BARREN astekariko azken alean (841. zenb.).
∞Lotura duten albisteak: