"Inork parte hartu ezean arriskua dago horrelako egunak galtzeko. Gazte Asanbladaren bileretan ere oso jende gutxik parte hartzen du, eta penagarria litzateke herriko gazteen axolagabekeriagatik Gaztetxea itxi behar izatea. Are gehiago, jakinda horrenbeste borrokatu behar izan dugula Gaztetxea izateko", ohartarazi dute Mendaroko Gazte Asanbladako kideek azken aldean Mendaroko Gaztetxearen bilakaeraren harira.
Zapaturako antolatutako ekintzei dagokionez, Pasta lehiaketa ostean, 14:30ak aldera, elkarrekin bazkalduko dute denek. Bertso bazkaria izango da, Fredi Paia eta Jone Uria bertsolariekin. Bazkalostean, berriz, poteoan irtengo dira, Motxaila Band taldearekin, eta gauerako, erromeria antolatu dute Hona taldearekin. Gaztetxean bertan izango da erromeria, 23:00etatik aurrera.
2006ko uztailaren 25etik dago martxan Mendaroko Gaztetxea. Gazte Gunean dago kokatuta Mendaroko Gaztetxea, mojen konbentu zaharra egon zen lekuan, hain zuzen ere. Hiru urtez gaztetxerik gabe egon ostean, orain sei urteko santana jaietan inauguratu zuten gaztetxe berria santana jaietan. (Ikusi BARREN astekariko 580. zenbakian)