Euskal Telebistan marka guztiak hautsi dituen telesailaren taula gaineko bertsioa Elgoibarko Herriko antzokian ikusteko aukera izango da, gaur iluntzean. Azken asteetan aritu dira aktoreak guztia prestatzen Eibarren eta Elgoibarko Herriko Antzokian, eta hori dela-eta Elgoibarren izango da estreinaldia. Goenkale, Kondesaren erretratua 2013ko uztailera bitartean izango da ikusgai Euskal Herriko hainbat antzokitan.
•Aktore ezagunak
Jokin Oregi zuzendariak, Kepa Errastik eta Pausokako gidoilari taldeak sortu du antzezlana, eta Goenkale telesaileko aktoreek eman diote bizia: Yannick Bergara, Carlos Nguema, Felix Arkarazo, Maria Cruickshank, Xabier Perurena eta Ylennia Baglietto. Intriga eta maitasun istorioak umorez jantzi dituzte zuzeneko antzezlanerako.
- Irakurri hemen: BARREN astekariak (841. zenb.) Felix Arkarazo aktoreari eginiko elkarrizketa (PDF)
Sarrerak bederatzi euro balio ditu, eta Gazte Txartela dutenei hiru euroko deskontua egingo diete.