
Bigarren indarra EHBildu koalizioa izan da. EHBilduk 1.959 boto eskuratu
ditu, hain justu ere botoen %33,06. Gaur EHBildu osatzen duten
alderdiek 2009an batu zituzten botoekin alderatuz gero, 464 boto
gehiago, hain justu ere. Eta hirugarren indarra, PSE-EE izan da, 988
botorekin (botoen %16,68). Orain lau urteko hauteskundeetan, sozialistek
1.462 boto lortu zituzten. Alderdi Popularak 354 boto lortu ditu, orain lau urte baino 73 boto gutxiago.
•EMAITZAK:
Errolda: 8.902 Parte-hartzea: %67,80 Abstentzioa: %32,20
-
EAJ: 2.328
- EHBILDU: 1.959
- PSE-EE: 988
- PP: 354
- UPyD: 38
•Iñaki Lazarobaster legebiltzarkide izango da

EH Bildu koalizioak bederatzi eserleku lortu ditu
Gipuzkoan, eta, honenbestez,
Iñaki Lazarobaster izango da legebiltzarkideetako bat, zerrendetan zazpigarren postuan aurkeztu zuen-eta EH Bilduk. Gogoratu, alderdiek Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkeztutako hautagaien zerrendetan
hiru elgoibartar ageri zirela.
Ikus
hemen legebiltzarkide guztiak.
∞Lotura duten albisteak: