Kilometroa 3 minutu eta 11 segundoan egin zuen Alberto Revueltak, eta bera izan zen 48
minututik behera jaitsi zuen bakarra. Kike Sebastian donostiarra eta
Ruben Lanz anoetarra sailkatu ziren bigarren eta hirugarren. Hasieratik erritmo gogorra ezarri zuten hirurek.
Emakumezkoetan, berriz, Kaoutar Boulard 23 urteko atleta marokoarra
nagusitu ziren, 54:52ko denborarekin. Amaia Ostolazak egin zuen bigarren
eta Claudia Behobidek hirugarren. Guztira, 4.900 korrikalari zeuden
izena emanda.
Joan zen urteko Behobia-Donostia lasterketan, sailkapen nagusiko 20. postua eskuratu zuen Alberto Revueltak, 1:07:28 denborarekin.
- Sailkapenak
- Informazio osoagoa hemen: 15kmsansebastian.com