Kultura politikoaren oinarrietako bat den parte hartzea sustatu nahi du Elgoibarko Udalak. Horrek komunitate bizitza indartzea ekarriko duela uste dute. Lehenik, baina, parte-hartzea arautu nahi dute. Hori ere herritarren eta eragileen parte hartzearekin egin nahi dute eta trebakuntza saioak izango dituen plangintza prestatu du Udalak, Aztiker enpresarekin elkarlanean.
Hala, araua sortzeko prozesuan, hiru lan talde eta bi lan saio antolatu dituzte. Horiek egin ondoren, hiru lan taldeak bi tailerretan batuko dira, bakoitzean sortu diren proposamenak aztertzeko, osatzeko, eta beharrezkoa izanez gero, araudia osatzeko erabakiak hartzeko. Ahal den adostasun handienarekin, betiere.
•Herritarrentzat herriko elkarte eta eragileentzako saioen ordutegiak honakoak dira:
- Saioa: Urriaren 23an,18:30etan, Udal Pleno Aretoan.
- Saioa: Urriaren 30ean, 18:30etan, Udal Pleno Aretoan.
- Tailer bateratua: Azaroaren 15ean, 18:30etan (herritarrak, udal teknikariak eta udal ordezkariak elkarrekin)
- Tailer bateratua: Azaroaren 22an, 18:30etan (herritarrak, udal teknikariak eta udal ordezkariak elkarrekin)
•Saio irekiak
Saio irekiak dira, eta edonork parte har dezake. Udal agintariek egitasmo honek etorkizunean izango duen garrantzia azpimarratu nahi izan dute. "Gure herriko partaidetza kultura aberastuko dugu. Horrez gain, Elgoibarren herrigintza dinamikak, eta garapen komunitarioa hobetzen lagunduko digu prozesu honek", azaldu dute arduradunek.