Milioi batetik gora bisita jaso ditu elgoibarren.net atariak sei urtean

elgoibarren.net 2012ko urr. 23a, 12:44

Gaur, urriak 23, sei urte bete ditu elgoibarren.net atari digitalak. Une aproposa begitandu zaigu webguneak urteotan izan dituen bisiten estatistiken berri emateko. Geneuzkan sentsazioak berretsi dituzte datuek: elgoibarren.net webgune estimatua dela. Izan ere, urtez urte erabiltzaile kopurua igotzen ari da. Mila esker guztioi.


Datu orokorrak (ikusi PDFan)
Hona hemen 2006ko urriaren 23tik 2012ko urriaren 23ra arteko zenbaki orokorrak:
  • Bisitaldiak: 1.037.592 (473 bisitaldi eguneko, eta 14.411 hileko, batez beste)
  • Ikusitako orrialde kopurua: 2.140.425
  • Bisitari bakoitzak, bataz beste, 2,06 orrialde ikusten ditu eta 2:06 minutu igarotzen ditu webgunean.
  • Azken sei urteotan bisitari gehien izan zituen eguna 2011ko maiatzaren 23a izan zen. (2.021 bisitari), besteak beste, bezperan izan ziren Udal Hauteskundeen berri eman genuelako.
  • 3.503 artikulu argitaratu ditugu sei urtean.
  • Youtube eta vimeo bideo plataformetan ditugun kontuetan 200 bideotik gora dauzkagu igota.
Bisitak, urtez urte
elgoibarren.net atariak izan duen bisita kopuruaren bilakaera, urtez urte:
2007
 134.881
2008  153.188
2009
 169.337
2010  196.148
2011  205.204
2012  167.694*
*Urriaren 23ra arteko datua

1706638001943 Milioi batetik gora bisita jaso ditu elgoibarren.net atariak sei urtean

elgoibarren.net
-era heltzeko bideak:

  • Googletik %41,66
  • Zuzenean %40,97 (%27,5)
  • Facebook %5,85 (%1,7)
Harpidetzak
  • 287 lagun daude buletinera harpidetuta
  • Facebooken 945 jarraitzaile ditugu 
  • Twitter-en 287 jarraitzaile

2012an gehien ikusi diren albisteak:

Beste zenbait estatistika

* Analytics sistemarekin lortu ditugu artikulu honetarako datuak: