Bukatu da Euskadiko XXIII. hiru txirlo bolo txapelketa, eta Jabier Osoro San Migel taldekoa aukeratu dute Gipuzkoako bolari onena, 32 txirlorekin. Nagusietan, txapelketa bera Asola Berri taldeko Jose Mari Larreategik irabazi du, 20 txirlorekin, eta taldeka ere Asola Berri B gailendu da, 47 txirlorekin. Elgoibartarrak, San Migel taldekoak, sailkatu dira bigarren, Asola Berri A taldearen aurretik.