Liburutegiaren eguna da gaur, eta hori ospatzeko hainbat ekintza antolatu ditu Elgoibarko Gotzon Garate Udal Liburutegiak. Gaur, 18:00etan, esate baterako, Markel Bergara Realeko jokalariak argazkiak sinatuko ditu. Era berean, liburuak maileguan hartzen dituztenek oparitxo bana jasoko dute, eta gainera, antzerkirako sarrerak zozketatuko dituzte haien artean. Bodologuak eta Su Txikian obrak ikusteko sarrerak zozketatuko dituzte helduen artean, eta Pirritx eta Porrotx pailazoen saiorako sarrerak haurren artean.