Iñaki Izquierdoren argazki erakusketa zabalduko dute bihar

elgoibarren.net 2012ko urr. 25a, 09:27

 
Iñaki Izquierdo sestaoarraren XXI. mendeko pasiegoak izenburuko erakusketa zabalduko dute bihar (urriak 26) Elgoibarko Kultur Etxean. Artzainen bizimodua erakusten du Izquierdok erakusketan, eta azaroaren 9ra arte izango du zabalik.

 

 

 Pasiegoak Kantabria eta Burgos inguruan bizi izan dira, eta orografia zailak isolaturik izan ditu urte askoan. Lan hau Kantabriako Gobernuko Abeltzaintza Sailak eskatuta egin zuen Izquierdok 2008 eta 2010. urteen artean, eta ondoren, liburu bat argitaratu zuen, 83 argazkirekin. Hain zuzen ere, argazki horiexek ikusi ahal izango dira Elgoibarren.

1706638000217 Iñaki Izquierdoren argazki erakusketa zabalduko dute bihar

1706638000313 Iñaki Izquierdoren argazki erakusketa zabalduko dute bihar