Batetik, Aldundiaren aurrekontuetan aipatutako zahar etxeak eraikitzeko 100.000 euro esleituta daudela gogora ekarri zuten jeltzaleek eta sozialistek; eta, bestetik, horiek egiteko pausorik ez ematea egotzi zioten Aldundiari.
Aurtengo aurrekontuan jasota dauden 100.000 euroko partidarekin “ezinezkoa” dela zahar etxeak eraikitzen hastea erantzun zuen Ander Rodriguezek. Eider Mendoza EAJko bozeramaileak onartu zuen diru kopuru horrekin ez dagoela zahar etxeak eraikitzerik, baina eraikina egiten hasi aurreko lanak prestatzeko aukera badagoela adierazi zuen, eta Elgoibarko kasua jarri zuen adibidetzat. Izan ere, Elgoibarko Udalak 2012 urterako onartu zituen aurrekontuetan 200.000 euroko partida aurreikusi zuen Pilar ikastetxea egon zen eraikina bota eta orubea zahar etxe bat eraikitzeko prestatzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiak diru kopuru horren erdia jarriko zuela agindu zuen. Bozeramaile jeltzaleak lanak abian jartzeko orain arte pausorik ez eman izanaren arrazoiaz galde egin zion Rodriguezi.
Gizarte Politikako diputatuak proiektuok abian jartzeko aurreikusitako aurrekontu osoa esleituta egotea beharrezkoa dela erantzun zuen. Aurrekoaz gain, zahar etxe berriak eraikitzen hasi aurretik, hutsik dauden plazak kontzertatu nahi dituztela azaldu zuen diputatuak.
∞Lotura duten albisteak:
- 12,7 milioi euroko aurrekontua onartu du Udalak, aurrekoa baino %5 txikiagoa (2012-01-27)
- Diputazioak ez du Pilarreko zahar etxea 2012rako aurrekontu proiektuan sartu (2011-11-16)
- 2012ko udan hasiko dira Pilarreko zahar etxea eraikitzeko lanak (2011-04-26)
- Pilarreko zahar etxearen proiektua geldiarazteko eskatu du ezker abertzaleak (2011-02-02)
- Pilarreko zahar etxeak aurreikusitakoa baino altuera txikiagoa edukiko du (2011-01-03)
- Pilarko zaharren etxea izango denaren irudia aurkeztu du Udalak (2010-03-05)
- Pilar Ikastetxeko proiektua Urasandi Berri gunera eramateko proposatu du ezker abertzaleak (2009-11-18)
- 2011n hasiko dira Pilarko zaharrentzako etxea eraikitzen (2009-10-01)
- Pilar Ikastetxea adinekoentzako egoitza bihurtzeko aurrerapausoa (2009-02-12)
- Pilar Ikastetxea dagoen eraikina Udalaren eskuetara pasako da 2010ean
- Pilar ikastetxearen 84 urteko ibilbidea orain Interneten (2010-05-05)