Udalbatzarraren Osoko Bilkurak zuzentzerakoan Elgoibarko alkateak erakusten duen "jarrerak" iraganeko garaiak gogora ekartzen dizkiola adierazi du Javier Nuñezek. "Hitza emateko txandak nahieran erabiltzeko joerak, eta, joan den urriaren 24an gertatu zen moduan, gai bat eztabaidatzen ari ziren bitartean udalbatzarra bertan behera lagatzeko erabakia dira adibiderik argienak", zehaztu du. Era berean, horrelakoak gehiagotan gertatu direla salatu du PPko zinegotziak.
Nuñez sinistuta dago Alfredo Etxeberriak Udala bere "txitategitzat" daukala eta ez dagoela ezberdintasunik Udalbatzarraren Osoko Bilkurak eta Batzokian egiten dituzten bileren artean. Honela azaldu du: "Alkateak gidatutako herria da Elgoibar. Berak nahi duena esan edo egin ezean akabo. Eta hori guztia PSE eta Bilduri esker. Bien artean gehiengoa izan arren, nahi duena egiten lagatzen diote-eta. Ezin du baina guztion ahotsa isilarazi; gustuko ez duen arren ezin du-eta pentsatzen duguna esatea eragotzi".
•Gardentasun eza salatu du Nuñezek
Twitter sare soziala erabiltzeagatik udalbatzarra bertan behera lagatzeko erabakiaren atzean "gardentasun eza" dagoela salatu du Nuñezek. "Alfredo Etxeberriari ez zaio interesatzen herritarrek jakitea zinegotziek hartutako erabakiak eta iritziak zein diren. Gardentasunaren aldeko adierazpenekin betetzen zaio ahoa, baina hor amaitzen da guztia", azaldu du. Alderdi Popularrak Gardentasunaren aldeko proposamenak egin izan dituela gogora ekarri du Nuñezek. "Udalbatzarraren Osoko Bilkurak Udalaren webgunearen bitartez zuzenean ematea proposatu genuen, besteak beste. Gobernu Batzordeak, hau da, EAJ, PSE eta Bilduk, baina, atzera bota zuen gure proposamena".

•Bildu eta PSE konplizeak
Azken udalbatzarrean gertatutakoaren ostean, Udal Gobernua osatzen duten kideek erakutsi dituzten jarrerak harrigarriak begitandu zaizkio PPk Elgoibarko Udalean duen zinegotzi bakarrari. "Batzuk txintik ez esatea bezain harrigarria izan da besteak asaldatzea. Azken horien kasuan, beharbada, alkateak euretako zinegotzi bati kendu ziolako hitza izango da, edo, Bilduko zinegotzi bati eskatu ziolako Twitter ez erabiltzeko. Alabaina, honakoa ez da Alfredo Etxeberriak hitz egiteko txandak nahieran erabiltzen dituen estreinako aldia eta orain arte ez dute sekula ezer esan".
Nuñezen ustez EAJren "konplizeak" dira PSE eta Bildu gai honetan. Eta, oro har, elgoibartarrak dira galtzaileak. "PSE eta Bilduk, bat eginik, euren proposamenak gauzatzeko aukera dute, baina, aitzitik, EAJren jokuan sartu eta haiek esandako guztiari men egiten badiote elgoibartarren kalterako izango da. EAJk engañatuta dauzka beste bi alderdiak eta konplikaziorik gabe gobernatu dezakete horrela Elgoibar".

∞Lotura duten albisteak:
- Tasak %3,4 igotzea onartu ostean, alkateak bertan behera laga du udalbatzarra Twitter erabiltzeagaik (2012-10-24)
- Alkateak urriaren 24ko Osoko Bilkuran izan zuen jarrera salatu du Bildu Elgoibarrek (2012-10-29)