82 elgoibartarrek eta 22 mendaroarrek eman dute izena Behobia-Donostian

elgoibarren.net 2012ko aza. 6a, 11:43

 
Domekan, azaroaren 11n, jokatuko da Behobia-Donostia 20 kilometroko herri lasterketa entzutetsua. Fortuna Kirol Elkarteak emandako datuen arabera, 82 elgoibartarrek eta 22 mendaroarrek eman dute izena (ondoko argazkian iaz parte hartu zuten zenbait mendaroar, irteeran). Udal Kirol Patronatuak lasterketara joateko autobusa antolatu du, eta irteera 8:00etara aurreratu dutela jakinarazi du. Interesatuek Olaizaga kiroldegian eman dezakete izena, azaroaren 7a baino lehen.


 Udal Kirol Patronatuko bazkideek 13 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainerakoek 16 euro, Patronatuak antolatutako autobusean joan nahi badute. Autobusa 8:00etan irtengo da King-kong-eko geltokitik. Eguaztena (azaroak 7) baino lehen eman behar da izena Olaizaga Kiroldegian.

 Iaz 84 elgoibartarrek eta 21 mendaroarrek lortu zuten beroa protagonista izan zen lasterketa amaitzea. Antzerako kopuruak izango dira aurten ere: 82 elgoibartarrek eta 22 mendaroarrek eman dute izena.
Lotura duten albisteak: