Elgoibarren Deba ibaia garbitzeko auzolana urriaren 20an zen egitekoa, baina bertan behera gelditu zen euri denboraleagatik. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, zapatu honetan, azaroaren 10ean, egingo dute ibaia garbitzeko lan-saioa. Ibaia garbitzeko boluntarioak 10:00etan batuko dira Kalegoen plazan, eta nahi duen orok hartu dezake parte. Garbiketarako beharrezko diren eskularruak, zabor-poltsak, guraizeak… Debegesako kideek eramango dituzte. Hori bai, arropa erosoak eta zapata egokiak eramateko eskatu dute. Ondoren, 12:30ak aldera, mokadutxo bat eskainiko zaie parte-hartzaile guztiei.
- Parte hartzeko asmoa duten herritarrek honako telefonora dei egin behar dute: 943 820 110. Edo, debaibaia@debegesa.com helbidera idatzi.
Ekimena Elgoibarko Udalak, Debegesa Garapen Agentziak, Morkaiko Mendizale Elkarteak eta Gazte Asanbladak antolatu dute, Uraren Euskal Agentziaren laguntzarekin. Ibaiaren ingurumen-balioa zaindu eta mantentzeko sentsibilizazio-lana egitea du helburu ekimen honek eta, ibai eta errekak garbi mantendu behar ditugula ohartaraztea.
- Informazio osoagoa: debegesa.com
Argazkia: elgoibar.org
∞Lotura duten albisteak:
- Bertan behera gelditu da Deba ibaia auzolanean garbitzeko ekitaldia (2012-10-19)
- Deba ibaia garbitzeko auzolana antolatu dute urriaren 20rako (2012-10-10)
- Udalak 262.000 euroko kalteak zenbatu ditu azken euriteen ondoren (2011-11-23)
- Hondakinez beteriko 150 poltsa atera zituzten Deba ibaia garbitzen jardun zuten lagunek (2011-11-15)
- 1983ko eta 1988ko ufaletan baino euri gehiago egin du asteburuan Elgoibarren (2011-11-10)
- Asteburuko euriteak 212 litro ur eta kalte ugari laga ditu Elgoibarren eta Mendaron (2011-11-07)