
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek gertu dute ikuskizun berria:
Sentitu, pentsatu, ekin!. Emanaldi ugari emango dituzte Euskal Herriko hainbat herritan, baina, lehen geldialdia, Elgoibarren egingo dute. Azaroaren 17an izango da eta, ohi duten legez, bi emanaldi eskainiko dituzte: 16:30ean lehenengoa, eta 18:30ean bigarrena. Dagoeneko amaitu dira eskainiko dituzten bi emanaldiak ikusteko salgai jarri zituzten sarrerak. Hala, 800 lagun inguruk, -bi txandatan banatuta- izango dute pailazo ezagunek Herriko Antzokian estreinatuko duten azken ikuskizuna primizian ikusteko aukera.