Udazkeneko Mendi Emanaldi Zikloa antolatu du Morkaikok

elgoibarren.net 2012ko aza. 7a, 11:19

Azken urteetako ohiturari eutsiz, Udazkeneko Mendi Emanaldi Zikloa antolatu du, beste behin, Morkaiko Mendizale Elkarteak. Emanaldiak martitzenetan izango dira aurten, musika eskolako auditorioan, 21:30ean. Hizlariak, berriz, honakoak: Iñigo Lariz (azaroak 13); Alberto Agirreazaldegi (azaroak 20); Imanol Larrañaga eta Sylvia Sotorrio, eta, Mendikoloreko emakumeak (azaroak 27); Josu Bereziartua (abenduak 4) eta Iñaki Santiso (abenduak 11).


 Morkaiko mendi taldeak galtzak bete lan ditu udazkenean. Hasteko, Belaguatik Orreagara mendi irteera egin zuten, azaroaren 1etik 4ra bitartean. Irteera gehiago ere prestatu dituzte, baina, hurrengo asteetarako. “Euskal Herriko Parke Naturalak Ezagutuz” egitasmoaren barruan, Aralarreko Malloak zeharkatuko dituzte lehen irteeran, azaroaren 11n. (informazio osoagoa Morkaikoren webgunean)
 Azaroaren 17an, berriz, Karakateko Igoeraren antolakuntzan buru belarri arituko dira mendi taldeko kideak. Eta, azkenik, azaroaren 13an hasiko da Udazkeneko Mendi Emanaldi zikloa.
Hona hemen antolatu dituzten emanaldien xehetasunak:
  • 1706637973637 Udazkeneko Mendi Emanaldi Zikloa antolatu du Morkaikok

    AZAROAK 13
    . Iñigo Lariz (Mendi Eskia: txapelketetatik haratago). Bizikletan pedal-kolpe asko eman ostean, txikitatik gustoko nuen jardueran hasi  nintzen, mendi eskian. Eskia eta mendia, biak bat eginda, txapelketek zortzen  duten zirraraz beteta. Kirolari elgoibartarrak modalitate eder honetako  hastapenetatik gaur egunera arteko bizipenak kontatuko dizkigu.
  • AZAROAK 20. Alberto Agirreazaldegi (Kungsleden: Laponia zeharkatzen eskiz): Aurtengo martxoan 9 euskaldunek egindako zeharkaldia da. Norvegiako iparraldean eta Suediako mugan, Abisko parke nazionalean hasi eta Nikkaluoktan amaitu. Sei egunetan zehar, iraupen eskiz, leretatik tiraka, zama eramanez eta aterpetxetan lo eginez.
  • 1706637973681 Udazkeneko Mendi Emanaldi Zikloa antolatu du Morkaikok

     

    1706637973783 Udazkeneko Mendi Emanaldi Zikloa antolatu du Morkaikok

     
  • AZAROAK 27: Imanol Larrañaga eta Sylvia Sotorrio +  Mendikolore emakumeak (Chamonixetik Zermattera: Alpeak ezagutzeko aukera bat)
    Bi ideia edo bi egitasmo; biak ere Alpeetan mendiaz disfrutatzeko. Biak ederrak eta edozeinek egiteko modukoak. Emanaldi honetan, bi hizlari-talde izango ditugu. Alde batetik, Imanol Larrañaga eta Sylvia Sotorrio, Chamonix-Zermatt mendi-zeharkaldiarekin. Bestetik, Mendikolore taldeko emakumeak izango dira, Zermatt inguruan dauden aukeren berri emateko.
  • 1706637973888 Udazkeneko Mendi Emanaldi Zikloa antolatu du Morkaikok

     

    1706637973967 Udazkeneko Mendi Emanaldi Zikloa antolatu du Morkaikok

  • 1706637974051 Udazkeneko Mendi Emanaldi Zikloa antolatu du Morkaikok

    ABENDUAK 4
    : Josu Bereziartua (Broad Peak 2010: hastapenetara itzulera): Hastapenetara itzultzeko gogoekin nenbilen. Mediatikoki baldintzatutako azken  hogei urteetako espedizioak alde batera utzi, eta mendiaz eta lagunez gozatzeko beharra sentitu nuen. Nire mendi ibilbidearen hasieran bezala libre  sentitzeko helburuarekin Karakorumera abiatuko naiz.
  • ABENDUAK 11: Iñaki Santiso: (Khan Tengri 'Mendikate Zerutiarra'): Iñaki Santiso ondarrutarrak, Gorka Ripodas eta Martin Montañes iruñarrekin batera, Asia erdialde ezezagunera eramango gaitu bidaia harrigarri eta interesgarria kontatzeko asmoz. Kirgizistan eta Kazajstan arteko mugan aurkitzen den Khan Tengri gailur ezkutura, Tien Shan mendilerroan, Mendikate Zerutiarraren eremuetan.

 

*Emanaldi guztiak martitzenetan izango dira eta 21:30ean hasiko dira, Inazio Bereziartua musika eskolako auditorioan.