Elgoibarko antxitxikariez gain, Zarautz, Irun, Hernani eta Goierriko neska-mutilek hartu zuten parte XLIII. Isidoro Unzueta Eskolarteko Kros Txapelketan. Abendaño industrialdeko belarretan jokatu zen, domekan, kros denboraldiko lehen lasterketa. Infantil nesken lasterketan 1.440 metro osatu behar zituzten parte hartzaileek eta Maria Arrieta elgoibartarra izan zen helmugara iristen azkarrena. Elgoibartarren nagusitasuna erabatekoa izan zen lasterketa horretan. Izan ere, parte hartu zuten beste hiru elgoibartarrek lehen sei postuetan sailkatu ziren: Maider Perales (3. postua), Nerea Perales (5. postua) eta Nagore Bergara (6. postua). Eurentzat izan zen taldekako lehen postua.
Infantil mutilen lasterketan 11. postuan sailkatu zen Ander Armendia. Alebinetan, berriz, Martin Hernandez laugarren sailkatu zen. Ander Arregik (34. postua) eta Aner Gallastegik (40. postua) ere hartu zuten parte proba horretan.
Azkenik, Eider Iglesias podiumeko hirugarren koskara igo zen alebinetan. Alaitz Urtubia zortzigarren postuan eta Saioa Aranburu 27. postuan sailkatu ziren. 1.220 metro osatu behar izan zituzten horiek.
•Argazkiak: (Egilea: Jose Maria Iglesias)