Karakate elkartekoek eurek batuko dituzte perretxikoak, eta Aranzadi zientzia Elkarteko Mikologia sailekoek izendatu eta multzokatuko dituzte. Iaz 143 perretxiko espezie ikusi eta ezagutzeko aukera izan zuten elgoibartarrek. Erakusketa goiz eta arratsaldez egongo da zabalik. Goizean, 11:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara.
Astelehen goizean, berriz, ikasleentzako jardunaldi didaktikoak eskainiko dituzte Karakate elkartekoek. Iaz, 200 bat ikasle pasatu ziren Kultur Etxeko sotoan jarri zuten erakusketatik.
∞Lotura duten albisteak:
- Era guztietako perretxikoak, baina ikusteko eta ikasteko bakarrik (2011-11-08)
- Kultur Etxea 170 perretxiko motaren erakustoki izan da (2010-11-09)
- Sotoan basoan baino perretxiko gehiago behingoagatik (2009-11-03)
- Perretxikoak umeengana hurbildu ditu 'Karakate'ren erakusketak (2007-11-05)
- 350 gramoko ziza ikusgarria topatu du Karlos Agirrek (2008-06-03)
- Aurten ez da perretxiko lehiaketarik egingo, erakusketa baizik (2007-09-27)