Prainsa Prefabricados enpresako beharginek gaur (azaoak 9) hasi dituzte Mendaroko ikastolako patioari estalpea jartzeko lanak. Lanek irauten duten bitartean, Ikastola pareko errepideko errei bat itxi egingo dute tarteka. Horrez gain, kendu egin dituzte zenbait aparkaleku, obretan erabiliko dituzten kamioiei lekua egiteko (ikusi ondoko argazkian).
Ikastolako patioa estaltzeko lehiaketa egin zuen Mendaroko Udalak, eta aurkeztu ziren 58 proiektuen artetik Blur arquitectura enpresa kataluniarrak aurkeztutako Zag-zig izeneko lanak (ikus infografia) irabazi zuen lehiaketa.
Mendaroko Udalak joan den martxoaren 14an sinatu zuen obraren esleipena Altuna y Uria enpresa etxegilearekin eta ikasturtea amaitzearekin batera, joan den uztailean, hasi zituzten eraikuntza lanak. Abuztuaren 31a arteko epea zuten lanak bukatzeko, baina zenbait arazo tarteko atzeratu egin ziren lanak.