Liburutegien Nazioarteko Eguna, urriaren 24an, ospatzeko hainbat ekintza antolatu zituzten Gotzon Garate Udal Liburutegian. Batetik, opariak banatu zituzten liburuak maileguan hartzera hurbildu zirenen artean, eta, bestetik, antzerki sarrerak zozketatu zituzten: Bodologuak eta Su txikian obretarako helduen artean, eta, txikien artean, Pirritx eta Porrotxen saioetarako. Pailazoen saioa ikusteko zozketako irabazleak Julen Iranzo Gonzalez eta Eider Cerdeira Iranzo izan dira. Antzerkiko sarreren zozketa egiteke dago oraindik.
Aurrekoaz gain, Markel Bergara Errealeko jokalari elgoibartarra liburutegian izan zen, eta bere gustuko liburuen berri eman zien gaztetxoei (goiko argazkian).
•Bi lehiaketa
Azkenik, liburutegiak bi lehiaketa jarri zituen martxan liburutegien egunean.
- Lehiaketa, DBHko ikasleei zuzendua dago eta parte hartzaileek “Irakurtzen” gaiaren inguruan ateratako argazki digitalak aurkeztu beharko dituzte lehiaketara. Abenduaren 3rako entregatu beharko dira lanak liburutegia@elgoibar.org helbidera. Irabazleak 50 euroko saria eskuratuko du eta bigarren sailkatuak 25 eurokoa. Ongarri Argazkilari taldeko kideek osatuko dute epaimahaia. (ikusi hemen: Argazki digitalen lehiaketako oinarriak/PDF)
- Lehiaketa, berriz, orri bilatzaile edo separadorerik onenak aukeratzeko izango da. Edozeinek har dezake parte, eta 21 x 5.5 zentimetroko bilatzaileak aurkeztu beharko dira. (ikus hemen: Orri bilatzaileen lehiaketako oinarriak/PDF)