Biktimak gogoratu dituzte Memoriaren Egunean

elgoibarren.net 2012ko aza. 12a, 08:23

 
Eusko jaurlaritzaren ekimenez, Memoriaren Eguna ospatu zen joan den zapatuan, azaroak 10, Gipuzkoa, Bizkaia eta Gipuzkoan. Elgoibarko Udalak ere bat egin zuen ekimenarekin, hirugarren urtez. Hala, "Terrorismoak eta indarkeriak Elgoibarren eragin dituen biktima guztiak" gogoratzeko ekitaldia egin zuten.



Elgoibarko Bandera haga erdian jarrita egon zen zapatuan, eta, Udaleko eta alderdi politikoetako ordezkariek -EAJ, PSE-EE eta PPko ordezkariek hartu zuten parte- lore sorta bat jarri zuten Giza Eskubideen parkean dagoen Gernikako arbolaren urtadarraren babesean, ondorengo argazkietan ikus daitekeen moduan.

1706637968834 Biktimak gogoratu dituzte Memoriaren Egunean

1706637968931 Biktimak gogoratu dituzte Memoriaren Egunean