Zaborrez beteriko hamar poltsa batu zituzten Deba ibaia garbitzeko auzolanean

elgoibarren.net 2012ko aza. 12a, 17:16

 
Boluntario talde txikiak hartu zuen parte Deba ibaia auzolanean garbitzeko ekimenean, zapatuan. Alabaina, gutxi izan arren, zaborrez betetako hamar poltsa atera zituzten Deba ibaitik. (bideoa eta argazkiak dauzka)





 Sei lagunek osatutako talde txiki batek hartu zuen parte Deba ibaia garbitzeko lan saioan. Partaideen artean Urgarden elkarteko kideak zeuden, ibaiak garbitzea helburu duen Donostiako boluntario taldeko kideak, hain zuzen ere.
Merkatu plazatik King Kong-eko zubira arteko ibai zatia garbitzen jardun zuten boluntarioek, eta era guztietako hondakinak batu zituzten: plastikozko poltsak, trapuak, forjako alanbreak eta konpresa ugari, besteak beste. Urgarden taldeko kideek ondorengo bideoa grabatu zuten:{vimeo}53486656{/vimeo}
 Ibaian aurkitutako hainbat hondakinek erakusten dutenez, oraindik ere bada jendea zaborra komunetik behera botatzen duena eta horren gainean ohartarazi egin nahi izan zuten antolatzaileek, zaborra banatu eta dagokion edukiontzira bota behar dela, alegia. Lana amaitutakoan, mokadu bat eskaini zieten boluntarioei, egindako lanaren eskertzeko. eskerrak emateko.
 Deba ibaia garbitzeko ekimena Elgoibarko Udalak, Debegesa Garapen Agentziak, Morkaiko Mendizale Elkarteak eta Gazte Asanbladak antolatu dute, Uraren Euskal Agentziaren laguntzarekin. Ibaiaren ingurumen-balioa zaindu eta mantentzeko sentsibilizazio-lana egitea du helburu ekimen honek eta, ibai eta errekak garbi mantendu behar ditugula ohartaraztea.

1706637967367 Zaborrez beteriko hamar poltsa batu zituzten Deba ibaia garbitzeko auzolanean

1706637967467 Zaborrez beteriko hamar poltsa batu zituzten Deba ibaia garbitzeko auzolanean